Etorkizuneko igerilariak Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 2a

Lehengo astean, Eusko Jaurlaritzako Babes Zibilak eskatuta, kirol jarduerak bertan behera uztea erabaki zuten kirol erakunde desberdinek.
Lasarte-Oriako igerilekuan burutu behar zen Kirol Zehaztasun Ligako 2. Jardunaldia horietako bat izan zen, hala ere, Gipuzkoako Igeriketa Federakuntzak berehala aurkitu zion arazoari erantzuna, jardunaldia aste bete atzeratzea. Beraz, Kirol Zehaztasun Ligako 2. Jardunaldiak larunbata honetan izan du leku.
Hernani, Ordizia, Utike Usurbil, Tolosaldea eta Buruntzaldea Igeri taldeetako 100 bat benjamin eta alebin lehiatu dira bertan.
Jardunaldi honetan hiru igeriketa modalitateko bost probatan parte hartu zuten igerilari gazteek: 50 m. bizkar-igeriketan, 100 m. bizkar-igeriketan, 100 m. tximeleta, 200 m. bular-igeriketan eta taldekako 8x25 m. bular-igeriketan.
Buruntzalde Igeri taldeko neska eta mutilek lan ona burutu zuten bakarkako lehian, baina taldekako 8x25 m. bular-igeriketa proban nesken zortzikotea zorte txarra izan zuten, kanporatuak izan baitziren. •