Langabeziaren ondorioak aztergai

Txintxarri Aldizkaria 2009ko ots. 2a, 01:00
Emakumeen Zentro Zibikoan hilabetero egiten duten bideo-forumean Los Lunes al sol filma ikusi zen ostiralean.
Emanaldiaren ostean, Merche Humada psikologoaren laguntzaz, bideoforumera hurbildu ziren emakumeek langabezia eta honen ondorioei, hala nola, familia arazo edo egoera psikologikoari buruzko solasaldia egin zuten.

Hitzaldia

Bestalde, asteazkenerako hitzaldi bat antolatu dute zentroan bertan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
"La justicia como metodo para ser feliz" da hitzaldiaren izenburua eta Juanjo Urbieta, garatze pertsonaleko orientatzailea, gonbidatu dute hitzaldia ematera. •