Haur eta guraso ugari hurbildu ziren kultur etxeko aretora Marie neskatilaren istorioa ezagutzera.
Aktore lana eta txontxongiloen erabilera uztartzen diren antzezlana dugu Marie Jongh antzerki taldeak aurkeztutakoa. Hitzik gabea, aktoreen jokaerak eta musikak garrantzia handia dute istoria ulertzeko.
Zer duzu negarrez, Marie?
Antzezlanean haurtzaindegi bateko jabeak eta haren langile batek haur gaizto batekin duten harremana jorratzen da. Haur gaizto hori Marie dugu. Ez du lorik egiten eta jokaera txarra du.
Haurtzaindegian, ezin diote neurria hartu eta gainera, gainontzeko umeen zainketa zailtzen du. Trikimailuak erabilitzen dituzte neskatoa mendean hartzeko, eta azken arte ez dira ohartzen haurrak maitasun falta izugarria duela. •