04_Santa Ageda bezpera degu...

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 4a

Usadioari jarraiki, Santa eskea izan zen otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan. Goizean Landaberri ikastolako haurrak izan ziren kalera irteten lehenak. Iluntze aldera berriz, herriko zenbait taldeen garaia izan zen. Zabaleta auzoan etxez etxe ibili ziren. Ttakunek, aldiz, bertso eskolakoak koplari direla, kaleetan zehar egin zuten buelta, trikitixak lagunduta eta ondoren, Sollane sagardotegira joan ziren denak afaltzera. Erketz Dantza Taldeko kideak berriz, kaletik bueltaxka bat eman ondoren, baserrietara egin zuten jira.