Sahararen Aldeko Euskal Karabanak material mordoa bildu du aurten ere, eta lasarteoriatarrek izan dute zerikusirik horretan. Guztira 2.000 kilo batzea lortu dute aurtengo Karabanaren arduradunek. Hala ere, ziurrenik egoera ekonomikoaren ondorioz, iaz baino gutxiago izan da. 2008an 3.500 kilo bildu zituzten guztira gutxi gorabehera, konpresak kontuan izan gabe.
Antolatzaileek eskerrak (edo "Shucran", sahararrek dioten bezala) eman nahi izan dizkiete Lasarte-Oriako eta Añorgako herritarrei, Landaberri Ikastolari, Sasoeta-Zumaburu Ikastetxeari, Lasarte-Usurbil Institutuari, Donostiako Jesusen Alabak Ikastetxeari, Añorgako Amassorrain Ikastolari, Emakumeen Zentro Zibikoari, Michelin Kooperatibari, Arsuaga Autozerbitzuei, Urbil Merkataritza Guneari, Lasarte-Oriako Udalari, Ttakun Elkarteari, TSST autobus konpainiari eta Dia, Super BM, eta Eroski supermerkatuei.
Karabana otsailaren 14an edo 21ean abiatuko da Saharara, Donostiatik. •