Palestinako egoera aztergai

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 6a

Yasmin Hawari eta Imad Alsoos Biladi, Bilboko Palestinar kultur guneko kideek Palestinako egoeraren berri eman zuten asteazkenean Ezker Batuak eta Idi Ezkerra fundazioak antolatutako hitzaldian. Ezker Batuaren egoitzan egin zen hitzaldian, Mikel Arana Gipuzkoako zerrenda buruak egin zituen aurkezpen lanak. Hawari eta Alsoosek Biladi hitzaren esanahiak aztertu -nire lurra eta apartheid eremua-, Palestinan gaur egun bizi den egoera eta honen aurrekari historikoak azaldu zizkieten bertara hurbildu zirenei. •