Errepikatzeko esperientzia

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 7a

Urtarrilaren 31an larunbata 19:00etan, Irungo Txorimaloak Soinu Taldea eta Donostiako Easo Musika Eskolako trikitixa eta panderoko ikasleekin batera, Lasarte Oriako Musika Eskolako trikiti eta esku soinuko ikasleek kontzertua eskaini zuten Hondarribiako Amute auzoko bizilagun elkartean.
Lasarte-Oriako Musika Eskolako ikasleek kanta herrikoi eta ezagunak eskaini zituzten kontzertuan, hala nola, Aitorren hizkuntz zaharra edo Egun da Santimamiña.
Kontzertua bukatzeko, bertan parte hartutako guztiek Egia da jo zuten.
Kontzertua bukatuta, guztiek mokadu bat jateko aukera izan zuten. Guraso, irakasle eta zentro desberdinetako ikasleen artean sortutako giroa primerakoa izan zen. Eta talde guztiak, berriro ere honelako esperientzia laster errepikatzekotan geratu ziren. •