Ostarte Gazte Taldeak larunbata honetan 14 eta 17 urte arteko gazteentzako aisia proposamena aurkezten du berriro ere.
Gazte Taldearen ideia jokoetan oinarritutako aisia eskaintzea da, hala nola, bideo-jokoak, mahai-tenisa, edo futbolina. Gainera, oraingoan futbolin eta mahai teniseko txapelketa antolatu dituzte.
Era honetara, aukerazko aisia ekimen honetan gazteek une dibertigarri eta atsegina igaro ahalko dute, 22:00ak eta gaueko hamabiak artean, Zumaburuko eliza azpiko lokalean.
Gaueko ekitaldien programak iaz hasitako bidea jarraitzen du. Ostartek egun gazteentzat herrian dagoen gaueko aisialdi eskaintza urria ikusirik, taldeak Lasarte-Oriako gazteentzako gunea eskaintzen du, non giro atseginean eta onuragarrian egon daitezen. •