Elizalde saririk gabe

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 7a

Beñat Elizaldek ez zuen zorte handirik izan joan den asteburuan A Coruñan (Galizia) jokatu zuten Espainiako Judo Txapelketan. Elizalderi Pablo Rodriguez andaluziarraren aurka egokitu zitzaion lehen lehia, eta ez zuen hura garaitzerik izan. Lasarteoriarrak ez zuen pozik bukatu, baina hura ahaztu eta Espainiako 23 Urte Azpikoen Txapelketa prestatzen hasi beharko du orain.
Bestalde, Leire Zubizarreta eta Esteban Martinez Madrilen izango dira datorren asteburuan, Kadeteen Espainiako Irekian. •