Emaitza onak bola-jokoan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 7a

Gipuzkoako bikote txapelketako 2. bolo jaurtiketa burutu zen lehengo asteburuan Añorgako bolatokian. Bertan, 56 bolarik parte hartu zuten eta Ostadarreko bolo-joko sailekoak bertan egon ziren lehiatzen.
Giro onean, lehia handia egon zen, lau bolarik lortu baitzuten puntuaketa handiena, 48 birla. Horietako bat, Josean Rebe Ostadarreko kidea izan genuen.
Baina berdinketa hausteko jaurtiketetan, J. M. Etxebeste gailendu zen eta Josean Rebek bigarren postua eskuratu zuen. •