Santos Uribe Zumeatarrak taldeko atletak martxako bost kilometroko ruta lasterketa irabazi zuen, 70 eta 75 urte artekoen kategorian. Guztira hiru beteranok hartu zuten parte proba horretan, eta bera izan zen azkarrena adin tarete horretan.
Espainiako txapelketa
Hurrena Espainiako Txapelketan ateratzeko asmoa du Uribek, hamar kilometroko martxa lasterketan; Murtzian izango da hori, datorren martxoaren 1ean. "Ordubete eta zazpi minututan egiten badut, ondo", esan du.
Atleta beteranoa duela hamar urte hasi zen martxako lehietan parte hartzen. Aurretik luzera erdiko lasterketetan parte hartzen zuen, baina belaunetan arazoak izan eta korrika egiteari utzi behar izan zion.
Aurten denboraldia ekainera arte luzatuko du eta lesiorik ez duen bitartean lehiatzen jarraitzeko asmoa duela aitortu digu Uribek.
Egun 74 urte dituen atleta honek aurki kategoria aldaketa izango du eta irabazteko are aukera handiagoa izango du orduan.•