Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostarte Gazte Taldeak 14 eta 17 urte arteko gazteentzako aisia proposamena egin zuen urtarrilaren 31eko gauerako. Eta erantzun oso ona jaso ere. Gaueko 22:00etatik gauerdira arte berrogeitik gora gazte hurbildu ziren Zumaburuko Arantzazuko Amaren eliza azpiko lokalean jokoetan oinarritutako aisialdiaz disfrutatzeko; bideo-jokoak, karaokea, mahai-tenisa, futbolina edo mahai jokoen inguruan bildu ziren gazteak.