Mahai teniseko txapelketa
Abenduan eginiko saioaren harrera ona ikusirik, Ostartek esperientzia errepikatzea erabaki zuen jokoetan oinarritutako aisialdia eskaintzea eta berriro ere bideo-jokoak, karaokea, mahai-tenisa, futbolina edo mahai jokoen inguruan bildu zituzten gazteak. Gainera gazteek beraiek iniziatiba hartu eta mahai teniseko txapelketa antolatu zuten. Asko apuntatu ziren eta bi txanda egin behar izan zuten. Egia esan, larunbat iluntzean zegoen giroarekin, hobeto egoten zen leku itxi batean kalean baino.
Aurreratu zigutenez, hurrengoan agian, musika talde baten bisita izango dute.•