03_Alkoholik gabeko ospakizuna

jon-altuna 2009ko otsailaren 9a

Otsailaren 3an, AAko kideak Lasarte-Orian beraien taldea sortu zeneko urteurrena ekitaldia ospatu zuten Villa Mirentxuko aretoa betez. Alvaro Iruin sendagile psikiatrak Lasarte-Oriako taldea zorionduz hasi zuen hitzaldia eta ondoren hausnarketarako han eta hemen jasotako hainbat informazio, iritzi, adituen ikerketa eta esperientzia planteatu zituen. Ondoren herriko taldeko bi partaidek euren bizipenak kontatu zituzten.