Pertsonen kontrako minen ondorioak Manuel Lekuona kultur etxeko erakusketan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 10a

Vidas minadas, 10 años después da astelehenetik aurrera Manuel Lekuona kultur etxean ikusteko aukera izango den erakusketa.
Kooperazio arloak antolatuta, gerrateei buruzko hainbat liburu idatzi dituen Gervasio Sánchez argazkilariaren erakustaldiak irudietan biltzen du pertsonen kontrako minek sortzen dituzten hondamenak.
Gorputzeko zatiren bat moztua dutenen tragedia irudikatzen du, Euskal Fondoak dakarren erakusketa ibiltaria honek.
Vidas minadas, 10 años después datorren otsailaren 27ra arte ikusi ahal izango da arratsaldez, 18:00etatik 21:00etara.

Proiektua

Kultur etxean egongo diren irudiak 1997an aurkeztutako lehen argazki-proiektu baten jarraipena dira, pertsonalizatutako istorioen jarraipena eta libru batean bilduak izan dira.
Bosnia, Mozambike, Kanbodia, El Salvador, Irak, Angola, Afganistan, Nikaragua edo Kolonbia bezalako herrialdeetako pertsonen kontrako minen biktimen drama dokumentatzen du Vidas minadasek.
Hamar urteren ondoren prestatu den erakusketa honek biktima horietako batzuen eboluzioa erakusten du. Proiektuaren helburua da, minen arazo larria eta horren ondoriozko biktimak ez ahaztea.

Inaugurazioa eta bisitak

Erakusketaren inaugurazio ofiziala astelehenean izango da, otsailak 9, 19:30en kultur etxean.
Horrez gain, Lasarte-Oriako Udalak zenbait bisita zehaztu ditu ikastetxeekin, erretiratuen elkartearekin edo Emakumeen Zentro Zibikoarekin, beste batzuen artean.
Horietan, irudiak ikusteaz gain, azalpen txiki bat jasoko dute pertsonen kontrako minei buruz eta gaur egun munduan dagoen egoerari buruz.
Helburua da udalerriko kolektibo ezberdinak inplikatzea kontzientziazio lan bat aurrera eramanez. •