11_Garuna osasuntsu nola mantendu

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 11

Gaixotasun Neurologikoen Espainiako Fundazioak FEEN sariak banatu zituen Madrilen eta sarituetako bat Martin Berasategi sukaldaria izan zen.
Berasategik garunarentzako elikadura osasuntsuaren alde egindako lanarengatik jaso zuen fundazioak Hezkuntza eta Dibulgazio sailean ematen duen saria. Hain zuzen ere, No te comas el coco liburuan egindako lana saritu dute.
Donostiako Quiron klinikako Gurutz Linazasoro neurologoarekin batera egin zuen lanean gaixotasun neurologikoen ondorio anitzak arintzeko elikagaiak eta sukaldeko ohiturak jartzen ditu eren eskura. Era berean, garunaren osasuna hobetzeko oinarriko elikagaiekin, hala nola, barazkiak, frutak edo arraina, osatutako 55 errezeta erakusten ditu liburuan. •