Eskaintzak aurkezteko epea hurrengo martxoaren 30eko 12:00etan amaituko da, eta plikak irekitzeko egintza publikoa apirilaren 29an izango da Ingurumen eta Landa eta Itsas Ingurunerako Ministerioaren Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan.
Oriatik Loiolara
Oria Beheko Hodi biltzaileak Lasarte-Oriako eta Usurbilgo isuriaren bilketa egin eta Loiolako Hondakin-Uren Araztegira (EDAR) garraiatuko du, bertan tratamendu egokia burutu eta, ondoren, Mompaseko urpeko hustubidetik itsasora isurtzeko.
Kolektoreak urak grabitate sistema edo bitarteko bultzada sistemaren bidez Hipodromoko zubia ondoan egongo den ponpaketa estazioan Usurbil, Zubieta eta Lasarte-Oriako hondakin-urak bilduko ditu eta, ostean, Urumeako kolektorera bideratu.
Saneamendu azpiegitura berri honek 25.000 biztanle ingururen hondakin-uren isuria saihestuko du Oria ibaian. Horrek ingurumen onura suposatuko du bai ibaian bertan eta baita ibai-ahoko hondartzetan.
Lanak
Proiektuak 13.712 metro kolektore hodi izango ditu, lau ponpaketa estazio eta bederatzi erauntsi deposito. Honetarako, Oria ibaiko bi ertzetan, Usurbilen, Lasarte-Orian, Zubietan eta Hernaniko Sorgintxulo, Antziola eta La Florida auzoetan lanak egingo dira.
Hauek Kantabrikoko konfederazioa hidrografikoak esleitu behar ditu eta aurreikuspenen arabera 4 urte iraungo dituzte. Baina Añarbeko mankomunitatetik jakin arazi dutenez, herrietan beste eratako lanak egitean sartu dituzte hodiak, beraz lanen iraupena motzagoa izango da.
Lanak bukatzean, Añarbeko Ur Mankomunitatea osatzen duten hamaika herrien hondakin-ur guztiak Loiolako araztegira bidaliko dira. Era berean, Donostialdeko saneamendu-sarearen eskema orokorra amaitutzat emango du Ur Mankomunitateak. •