Txileko Ekonomia Ministroa, Hugo Lavados Montes Jaunak, Usurbilgo Lanbide Eskolan Energia Bereiztagarrien ikasketak egiten ari den txiletar taldea bisitatu zuen lehengo astean.
Ikasle hauek, Patxi Vaquerizo zuzendariarekin batera, ikasketa prozesuaren berri eman zioten eta Ministroak formakuntza hau Txilerako zein baliagarria den azpimarratu zuen.
Nazioarteko ekimenak
Zubietako eskolak, ikasturte honetan nazioarteko ekimen ugari gauzatu ditu. Egun, aipaturiko txiletarrez gain Kolonbiako beste ikasle talde bati formakuntza ematen dio.
Martxotik aurrera Txileko Zuzendari talde bati ere formakuntza emango dio hainbat saio Valparaison zein Usurbilgo Lanbide eskolan garatuz. •