Nagore Laffage kasuarengatik sinadura bilketa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 12a

Lasarte-Oriako Udalak bat egin nahi izan du Nagore Laffage, 2008ko uztailean Iruñan eraildako Irungo neska gaztearen senideek egindako deialdiarekin.
Erailketaren egileak Legeak ezarritako gehienezko pena betetzeko martxan dagoen sinadura bilketaren aurrean, Udalak deialdia luzatu nahi die herritar guztiei aipatutako dokumentua sinatzeko.
Horretarako, otsaileko hilabete honetan zehar Udaletxeko beheko solairuan dagoen Erregistro Orokorretik edo Villa Mirentxun dauden Gizarte Zerbitzuetatik pasa ahal izango da, 9:00etatik 13:30era. •