Lasarte-Oria Bizirik taldeko kideak hondakinen lege baten aldeko sinadura bilketa burutzen ari dira herrian. Dagoeneko Okendo plazan, Zabaletan eta Kotxerasen egon dira eta herritarrek gaiarekiko duten jakinmina egiaztatu dute.
Bihar larunbata, Zumaburuko auzoaren txanda izango da. Taldea, goizeko 11:30etatik 13:30etara egongo da auzotarren sinadurak bildu eta gaiari buruzko azalpenak emateko. •