Estatuko Aldizkari Ofizialak joan den otsailaren 4an argitaratu zituen Oria Beheko Hodi biltzailea edo Usurbil- Lasarte-Oria - Hernani kolektorearen obra horien zuzendaritza teknikorako laguntzaren iragarkia. Oria Beheko Hodi biltzaileak Lasarte-Oriako eta Usurbilgo isuriaren bilketa egin eta Loiolako Hondakin-Uren Araztegira (EDAR) garraiatuko du, bertan tratamendu egokia burutu eta, ondoren, Mompaseko urpeko hustubidetik itsasora isurtzeko.
Kolektoreak urak grabitate sistema edo bitarteko bultzada sistemaren bidez Hipodromoko zubia ondoan egongo den ponpaketa estazioan Usurbil, Zubieta eta Lasarte-Oriako hondakin-urak bilduko ditu eta, ostean, Urumeako kolektorera bideratu.
Saneamendu azpiegitura berri honek 25.000 biztanle ingururen hondakin-uren isuria saihestuko du Oria ibaian. Horrek ingurumen onura suposatuko du bai ibaian bertan eta baita ibai-ahoko hondartzetan.