Prieto Andreari

Txintxarri 2009ko otsailaren 13a

Erantzun egingo dizuet LOHPren azken panfletoan niri buruz egin diren adierazpenak direla eta.
- Defendatu nuen ohiko Plenoak hilero izatea eta arratsaldez (eta etorkizunean berriro ere egingo dut). Bere garaian, gobernu programaren negoziaketako beste gai batzuk bezala, ez zen aurrera atera. Negoziaketa batean inork ez du bere proposamenen 100% aurrera ateratzen. Benetan, ez da horren garrantzitsua. Landu diren gaien arabera, edo sortu duten morboaren arabera, pleno aretoa bete-betea egon da goizez, arratsaldez izan balitz bezala.
- Nire sentsazioa ez da lan zikina egiten dudala beste talde batzuen proposamen edo emendakinak kritikatu edo eztabaidatzeagatik. Pentsatzen dudana esaten dut Ezker Batua-Berdeak taldeko bozeramailea naizen bezala. Bestalde, ezin dut ulertu nola esan daitekeen nirekin ez doazen gaiak daudela. Suposatzen da Udaletxean planteatzen badira talde guztiok dugula zerikusia, nirea barne, EBri gestionatzea dagozkion sailetakoak izan edo ez.
- Ondorengo gaietan eragozpenak ikusten dituenak ez du ezer ulertzen: beste talde batzuek baino boto gutxiago lortu izana guk bulego bat edukitzeko garaian -txikia gainera-; lehendakaritza izatea ez batzorde batean, baizik eta bitan (Euskara eta Ingurumen, Merkataritza, Kontsumo eta Osasuna); aholkulari baten laguntza izatea, ez idazkari bat. Legealdi honetan ardurak banatu dira gobernu akordio batera iristeko gai izan diren taldeen artean. Ez beste legealdi batzuetan bezala, non akordiorik gabe eta ordezkaritza politikoa kontuan hartu gabe, beste talde batzuei utzi zitzaizkien batzorde batzuetako lehendakaritzak, eta hauek onartu egin zuten. Logikoa dirudi zenbait ardura hartuko dituenak horiek betetzeko gutxieneko batzuk izatea. Kontua ez da "dagoeneko bitarteko horiek lortu izana", bitarteko horiek ez baitira helburu bat.
- Joan den legealdian eta beste batzuetan osotasuneko emendakinak (eta partzialak) aurkeztu nituen, bai, gobernuaren proposamenak hobetzeko asmoz eta ezkerreko politika alternatiboak zeudela agerian uzteko. Orain, gobernuan egonda, itundutako programa baten ondorioz eta aurrekontuaren eta ordenantza fiskalen proiektuak negoziatu ondoren, noski ez dudala osotasunezko emendakinik aurkezten. Gauza bat da nire koherentzia zalantzan jartzea, baina niregandik autoemendakinak espero izatea, hori sen ona galtzea da.
- Joan den legealdian kontra bozkatu nituen hitzarmen urbanistikoei dagokienez, lehenengo eta behin hori esan behar da, joan den legealdian bozkatu nituela, ez oraingo honetan. Dena den, askotan esan dudan moduan, nire kontrako jarrera ez zen ordenamendu fisikoagatik, baizik eta ondarezko edukiarengatik, nire ustez, interes pribatuei mesede gehiago egiten baitzien udal interesei baino. Niri ez zait zoragarria iruditzen 16 altuerako eraikin bat egitea, oso gai polemikoa izan daitekeela ulertzen dut. Baina edozein kasutan, aprobetxamendu urbanistiko horien banaketa fisikoa ez dator hitzarmen urbanistikotik, baizik eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak duen iritzitik Brigidatarren inguruak duen babes erregimena dela eta.
- Amaitzeko, koherente izatea leporatzen didate "soldata, bulegoa eta idazkaria" jarri didanarekin. Bulegoarena eta aholkulariarena argituta (ez idazkaria), soldatarena argitzea besterik ez litzateke geratuko. Zer hobeto orain urtebete esaten nizuena gogoraraztea baino: "Berriro ere azaldu behar dut ni ez nagoela liberatuta Udalarekiko karguarekin…". Zerbitzu aktiboko egoeran jarraitzen dut EHEAko Administrazio Orokorrean, non funtzionarioa naizen. Esleituta dauzkadan ordainketa bakarrak dira zinegotzi guztiek dituztenak Pleno eta Batzordeetara joateagatik, gehi osagarri bat Gobernu Batzarreko kide izateagatik. Ordainketa hauek, Ezker Batuko kargu publikoen estatutuaren arabera, ez ditut nik jasotzen, izan ere, partidura abonatzen dira zuzenean.
Eta San Markos Mankomunitateko lehendakari karguari dagokionez, ordaintzen ez den kargu bat da.
Espero dut behingoz jabetzea eta lehengoetara ez itzultzea nire irudi publikoari kalte egiten saiatuz, existitzen ez diren interes ekonomikoak egozten. Argi dago batzuei kosta egiten zaiela ulertzea beste batzuk bokazioz gaudela politikan eta ez interesengatik.

Ricardo Ortega
Lasarte-Oriako Ezker Batua-Berdeak taldeko zinegotzia