Kirol Zerbitzuak gogora arazi nahi du, joan zen irailaz geroztik, Udalaren Kiroldegiaren ordutegia zabaldu egin zela, udalaren kirol instalakuntzetako erabiltzaileek planteatutako beharrak asetzeko asmoz.
Ordutegiaren zabaltze honek eguerdi parteko orduetan du eraginik nabarmenena.
Aldaketa honen ondorioz instalakuntzen ordutegi berria, ekaina bitartean, ondoko hau da:
Igerilekua, astelehenetik ostiralera 7:00tik 12:30era eta 14:00tik 21:30era; larunbatetan 9:00tik 13:00ra eta 16:00tik 20:00ra, eta igandeetan 9:00tik 13:00ra.
Sauna, astelehenetik ostiralera 9:00tik 12:30era eta 15:00tik 21:00ra; larunbatetan eta igandeetan 9:00tik 13:00ra.
Beste instalakuntzak, hala nola, tatamia, gimnasilekua, kirol anitzen pista, gela kardiobaskularra, muskulazio-gela edo squash pistak, astelehenetik ostiralera 7:00tik 22:30era; larunbatetan 9:00tik 20:00ra, eta igandeetan 9:00tik 13:00ra.
Kiroldegiak kudeatutako trinketea, astelehenetik ostiralera 7:00tik 22:00ra; larunbatetan 9:00tik 20:00ra, eta igandeetan 9:00tik 13:00ra.