Play offa gertuago herriko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 13a

Ostadarrek antolatzen duen, Herriko Areto Futboleko txapelketari heren bat falta zaio play offera iristeko, hau da 7 jardunaldi.
Urrian hasi eta apirilaren 3an bukatuko den lehenengo fase honetan, 22 talde ari dira lehia bizian sailkapeneko lehengo zortzi postuetan egoteko. Izan ere, zortzi horiek sailkatuko baitira play offak jokatzeko. Egun zortzi talde horiek ISU Leihoak, Buenetxea, Izkiña, Jordi, Biyona, Izarra, Ainhoa eta Lurra XXI dira. Baina arestian esan bezala, jardunaldi dezente geratzen dira oraindik eta ziur talde guztiek arrastoa emango dutela.