Aldaz H.K. lehenengo postuaren bila Euskal Ligan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 13a

Nork esango zion denboraldi hasieran Aldaz H. K. igo berriari Euskal Ligan lehenengo postua eskuratzeko lehian sartuko zela.
Duela bi jardunaldi, Gallartan M. Petronorren partida 2 eta 1 galdu eta bigarren postura jaitsi ziren lasarteoriatarrak, La Bellota taldearekin puntu berdinketa zela eta.
Lehengo astean, berriz, bina berdindu zuen Beti Arin taldearen aurka Durangon eta puntu horrekin hirugarren postua eskuratzea ekarri zuen.

Postua berreskuratu

Hala ere, Aldaz H. K. taldeko mutilek sailkapeneko lehenengo postua berriro ere eskuratzeko aukera dute igande goizean kiroldegian jokatuko den partidan.
Etxean jokatzeak gauzak errazten ditu, baina Aurrera de Vitoria taldearen aurka garaipena lortu beharko du Euskal Ligako sailkapenean lehena izateko.