Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nejapa El Salvadorreko herrialdean 2002. urtea geroztik Lasarte-Oriako udalak Hijos del Maiz Gobernuz Kanpoko Erakundearen bidez diru kopuru garrantzitsua, 38. 835 euro, bideratzen ditu bertan burutzen diren gazteentzako proiektuak bultzatzeko. Artea, kultura, hezkuntza, kirolak... hau guztia gazteak maretatik, hau da gazte talde gatazkatsuetatik, urrundu eta etorkizunerako presta daitezen. Atzo, Hijos del Maiz GKEko Ricardo Gayol eta Francisco Villegasek Lasarte-Oriara bisita egin zuten. Ana Urchueguia alkatea, zinegotziak eta komunikabideak bildu gintuzten pleno aretoan eta elkarteak aurrera eramandako Froilan Elespe eskola proiektua azaltzeaz gain, etorkizunekoan egingo zirene ere mintzo ziren. Gayolek azaldu zuen bezala, “proiektu hau hezkuntzan oinarritutako eraldaketa da eta, beraz, epe luzekoa”. Azalpenen ostean, Ricardo Gayol Gobernuz kanpoko erakundeko ordezkariak eta Lasarte-Oriako alkateak laguntza hitzarmena sinatu zuten. Proiektuei buruzko informazio gehiago asteleheneko TXINTXARRIko zenbakian emango dugu. •