Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailaren 13an, Zumaburuko zaharren egoitzaren aurrean Jokin Ayerregaray lasarteoriatarra eta Iban Garate aktore eta aurkezlea ikusi ahal izan genituen Errazu saioko eszena bat grabatzen. Otsailaren 15an, neska laguna lortzeko erak erakutsi zituzten ETB kateko programan eta Jokin izan zen Ibani piropoak botatzen erakutsiko zion maisua. Bukaeran, ikasitakoa praktikan jarri behar zuen Ibanek banku batean eserita dauden hiru neskekin.