Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sahararen Aldeko Euskal Karabanak material mordoa bildu zuen aurten ere, eta lasarteoriatarrek izan zuten zerikusirik horretan. Guztira 2.000 kilo batzea lortu zituzten aurtengo Karabanaren arduradunek. Hala ere, ziurrenik egoera ekonomikoaren ondorioz, iaz baino gutxiago izan da. 2008an 3.500 kilo bildu zituzten guztira gutxi gorabehera, konpresak kontuan izan gabe. Karabana otsailaren erdialdean egin zuen Sahararuntz.