Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Inauteriekin zerikusia duten euskal dantzen topaketa batean parte hartu zuen Lasarte-Oriako Erketz taldeak otsailaren 14an Baionan. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako taldeak elkartu ziren eta bakoitzak bere lurraldeko dantza bat eraman zuen. Guztiak ziren inauteriekin zerikusia zutenak, esaterako Erketz-ek Sorgin Dantza eraman zuen Gipuzkoako dantza gisa, lapurtarrek berriz beraien Lapurdiko inauteria eskaini zuten, naparrek Altsasuko inauteriko momoxomorroak eta zanpanzarrak, behenafarrokoek Luzaideko ihauteria,...