15_Bertso-paperetan bi sari eskuratu ditu Ane Labakak

jon-altuna 2009ko otsailaren 15a

Ane Labakak bat batean bertsoak kantatzeaz gain, bertso papaerak ere idazteko gai dela argi eta garbi erakutsi zuen. Urte hasieran, bi sari jaso zituen 16 urte azpiko mailan. Batetik, Urretxu eta Zumarragako Udalek antolatutako Iparragirre Sarian lehen postua eskuratu zuen Amaia Iturriotzekin batera, eta bestalde, Errenteriako Ibon Zabalaren omenez egiten den sariketan ere nagusitu egin zen. Hirugarren aldiz jarraian jaso du sari hau.