Inauteriekin zerikusia duten euskal dantzen topaketa batean parte hartu zuen Lasarte-Oriako Erketz taldeak larunbatean Baionan. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako taldeak elkartu ziren eta bakoitzak bere lurraldeko dantza bat eraman zuen. Guztiak ziren inauteriekin zerikusia dutenak, esaterako Erketz-ek Sorgin Dantza eraman zuen Gipuzkoako dantza gisa, lapurtarrek berriz beraien Lapurdiko inauteria eskaini zuten, naparrek Altsasuko inauteriko momoxomorroak eta zanpanzarrak, behenafarrokoek Luzaideko ihauteria,...
Goizean eguerdiko 1ak bitartean kalejira egin zuten Baiona Txikian barrena tarteka dantza eginaz, gero denek elkarrekin bazkaldu, bazkalostean nahiko dantzatu eta abestu ondoren, arratsaldean beste kalejira bat egin zuten Baiona Txikian eta bukatzeko plaza baten talde bakoitzak bere saioa egin zuen. Baionako inauteriak ospatu dira aste buru osoan.•