Jam sesio ikusgarria

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 17a

Musika zaleek oro har eta bereziki Rythm & Blues zaleek ederki pasa zuten aurreko ostiralean Jalgiko oholtzan Stay Blues laukoteak herriko musikariekin batera eskaini zuen emanaldiarekin. Blues doinuak nagusitu ziren Jam sesioan, armonikak pisua izan zuen beraz, baina baita tekla, baxu, perkusio eta ahotsak ere. Emanaldi bikaina osatu zuten eta ikusleak gustura izan ziren. •