17_Hauteskundeak iritsi dira Lasarte-Oriara

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 17a

Otsailaren erdialdean hauteskundeak zetozela ederki nabaritu zen herrian. Kotxeak, gora eta behera ibili ziren herrian zehar, eta nola ez, alderdi ezberdinak hainbat ekintza burutu zituzten Lasarte-Orian. Hilaren 17an, EAJ-PNVk Okendo plazan Orain inoiz baino gehiago lelopean, Ibarretxeren aldeko botoa eskatu zuen.
Otsailaren 18an, berriz, PSEE eta Ezker Batuak-Berdeak alderdien txanda izan zen.
PSEEko kideek arrosak banatu zituzten merkatuan eta Subete al cambio autobusa ere bertan ikusi ahal izan zen.
Bestalde, Okendo plazan Ezker Batuak-Berdeak taldeko mitina egin zuen, Javier Madrazo lehendakari gaiak Gipuzkoako Mikel Arana zerrenda burua eta alderdiko kideek lagunduta errauskailuaren aurka agertu zen.
Baina hauteskunde hauetan ez ziren Euskal Herrian dauden pentsaera guztiak islatuak egon, Garzonek otsailaren 17ko iluntzean D3M eta Askatasunaren jarduerak eteteko agindua eman baitzuen.
Gainera, ezker abertzaleko alderdiek «zuzenean edo zeharka edozein hauteskunde ekitaldi, deialdi edo prentsaurreko» egitea debekatu zieten eta agindua betetzen ez zuenari desobedientzia egotziko ziola ohartarazi ere.