Azpiegitura berri hau uren hornikuntzarako ordezko bide izango da Donostialdea eta Buruntzaldeako herrientzat, Lasarte-Oria barne. Eta Mankomunitateko 308.000 biztanleren ur hornikuntza hobetzeko balioko du.
Egun hodi bakarra
Egun Añarbeko presatik Petritegiko ur tratamendu estaziora doan hodia da, ur emaria garraiatzen duen bakarra eta azkeneko urteetan egin diren azterketetan hodia hondatzen ari dela egiaztatu du Añarbeko Mankomunitateak.
Beraz aipatutako hori da berrikuntza egiteko arrazoi nagusia. 1960. urtean martxan jarri zen sistemak 48 urte daramatza ura hornitzen eta berritzeko momentua dela deritzo Mankomunitateak.
Ordezko hodia
Añarbeko presatik ur emaria Urumea ibaira askatzean sortu daitezkeen arazoei erantzutean datza ordezko hodiaren proiektuak. Añarbeko ura Urumean ibaira askatu eta gero, Hernanin, Lastaola inguruan dagoen presa txikitik bonba baten bidez Petritegiko ur tratamendu estaziora bideratuko luke ur hori.
Estazio honetan urak edateko ur bihurtzen dira eta herri desberdinak hornituko lituzke.•