Herritarren proposamen bilketa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 20a

2009 honi begira San Pedro jai parte-hartzaileak aurrera eramateko asmoz, Gazteria eta Festetako sailak hiritarren artean deialdia egin du dagoeneko beren proposamenekin parte hartu dezaten. Bandoak jarri dira portaletan lasarteoriatarrei beren ideiak ematera animatuz. Sailak bere egingo ditu proposamen horiek ahal diren neurrian gauzatzeko. Otsailaren 23a eta martxoaren 6a bitartean aurkeztu beharko dira, idatziz eta proposamenaren egilearen datuekin Manuel Lekuona kultur etxean dagoen postontzi berdean.
Epea amaituta, sailak ideia guztiak aztertuko ditu ikusteko zeintzuk eraman daitezkeen aurrera.
Departamentuak lasarteoriatar guztiak, eta gazteak bereziki, gonbidatu nahi ditu parte hartzera, modu horretan San Pedro jaiak guztien gustura egin ahal izateko. •