Batetik herrian gora eta behera dabiltzan kotxeak daude eta bestetik hainbat alderdik Lasarte-Orian burutu dituzten ekintzak.
Asteartea arratsaldean, EAJ-PNVk Okendo plazan Orain inoiz baino gehiago lelopean, Ibarretxeren aldeko botoa eskatu zuen.
Asteazkenean, berriz, PSEE eta Ezker Batuak-Berdeak alderdien txanda izan zen.
PSEEko kideek arrosak banatu zituzten merkatuan eta Subete al cambio autobusa ere bertan ikusi ahal izan zen.
Bestalde, Okendo plazan Ezker Batuak-Berdeak taldeko mitina egin zuen, Javier Madrazo lehendakari gaiak Gipuzkoako Mikel Arana zerrenda burua eta alderdiko kideek lagunduta errauskailuaren aurka agertu zen. Era berean, Hondakinen Legea eta Ontzien Euskal Legearen alde, baita ingurumeneko gaietan herritarren iritzia eta parte hartzearen alde ere. Ostean, guztiak merkatura hurbildu ziren .
PP eta EA alderdien ekintzen berri ez dugu izan. Hala ere, aste bete falta da kanpaina bukatzeko eta alderdi guztiek zalantzak dituztenen botoaren bila jarraituko dute.
D3Mren ilegalizazioa
Bestalde, hauteskunde hauetan ez dira Euskal Herrian dauden pentsaera guztiak islatuak egongo, Garzonek astearte iluntzean D3M eta Askatasunaren jarduerak eteteko agindua eman baitzuen.
Gainera, ezker abertzaleko alderdiek «zuzenean edo zeharka edozein hauteskunde ekitaldi, deialdi edo prentsaurreko» egitea debekatuta dutela eta agindua betetzen ez duenari desobedientzia egotziko zaiola ohartarazi du.