Gonzalo Sukunza bigarren San Hilario krosean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 20a

Lehengo igandean Kutxaren Denon Artean Denetik langileen elkarteak antolatutako San Hilario krosa burutu zen Donostiako Miramonen.
Zumeatarra taldeko Gonzalo Sukunza lasarteoriatarra bigarren iritsi zen helmugara 23:20 minutuko lehiaren ostean.
Baina ez zen lasarteoriatar bakarra izan, Ostadarreko atletak eta herritarrak ere bertan egon baitziren.
Hona hemen sailkapenean aurkitu ditugun herritarrak:
17. Andoni Illarramendi (24:38); 173. Eduardo Ormazabal (31:29); 176. Mikel Ormazabal (31:30); 204. Peio Fadrique (32:53); 226. Carlos Martin (33:02); 227. Jose Luis Delgado (33:02); 231. Xabier Prada (33:13); 242. Jose Ignacio Mendiluce (33:32); 246. Mikel Corta (33:44); 247. Roberto Rebe (33:44); 277. Juan Jose Molano (35:10) eta 334. Sergio Rivera (44:36).
Bukatzean, energiak berreskuratzeko Euskal Giroa elkarteak prestatutako salda beroa eta txorizoa dago partehartzaileentzat. Gainera, nahiz eta saririk ez eskuratu, inor ez da esku hutsik joaten etxera, kamisetak banatzen baitituzte guztientzat.