Trinketaren erabilera sustatu nahi du Udal Kirol Zerbitzuak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 20a

Udal Kirol Zerbitzuak Mirentxu etxearen ondoan kokatua dagoen trinketaren erabilera udalaren kirol instalakuntzetako bazkideak direnen artean eta pilotaren edozein modalitate praktikatu nahi dutenen artean sustatzeko ahaleginean jarraitzen du.
Arrazoi honegatik interesaturik egon daitezkeen kirolariei instalazio hau erabiltzeko dauzkaten aukeren berri eman nahi die.

Aukera merkeena

Trinketa erabiltzeko modurik merkeena, kantxaren akura ordaindu gabe, Udalaren Kirol Guneko (Mitxelingo) frontoi estalian edo tenis pistetan eta Udal Kiroldegiko squashetan erabiltzen den ber-bera da eta instalazioa libre dagoen ordua okupatzean datza.

Nola hartu ordua

Aipatutako okupazioa egiteko, interesa duen pertsonak Udal Kiroldegiko harrerara joan beharko du, bazkide txartelarekin, jokatu nahi duen ordua baino 15 minutu lehenago eta bertan dagokion eskaera egin.
Kantxa libre balkdin badago eta erabiltzeko baimena jasoz gero, aipatutako bazkideak ordu betez jokatu ahal izango du bertan.

Ardura eta arauak

Trinketaren sarrera egiaztatzea eta honen erabilpen egokia bazkideen ardurapean egingo dela jakin arazten du Udal Kirol Zerbitzuak.
Era berean, indarrean dagoen Lasarte-Oriako Udalaren Kirol Instalazioen Zerbitzuen Araudia aplikatuko da trinketaren erabilpenean.