90 kilo arteko mailan lehiatu zen judoka lasarteoriatarra eta bigarren postua lortu zuen. Ondorioz, herriko kirolariak martxoaren 6 eta 7an Madrilen jokatuko den Espainiako txapelketarako txartela lortu du.
Open kadetea
Bestalde, otsailak 7 eta 8ko asteburuan, Leire Zubizarreta eta Mario Garrido judoka gazteek Madrilen Espainiako open kadetean borrokatu ziren.
LOKEko entrenatzaileak azaldu digunez, “nahiz eta lehenengo borroka biek irabazi, bigarrenean zorte txarra eduki eta etxera bueltatu behar izan ziren.”
Gorka Aristegi entrenatzaileak aipatu zigunez, "Leirek aukera ugari eduki zuen txapelketa irabazteko, baina suerte pixka bat falta izan zitzaion. Maila horretara lehiatu daiteke, baina erakustea falta zaio.