Eskerrak eman nahi dizkizut berriro ere udal kirol instalazioengatik azaltzen duzun interesarengatik eta, kasu honetan, Loidi-Barren eremuko frontoi berriaren eraikuntzarengatik. Ez nuen gutxiagorik espero Kiroletako Saileko Udal Informazio Batzordeko kide batengandik.
Lasarte-Oriako Udala ekintza ezberdinak burutzen ari da kiroletako azpiegiturei dagokionez, adibidez, espazio berriak sortzea edo dagoeneko existitzen direnak eraberritzea herritarrentzako eskaintza zabaldu eta hobetzeko asmoz.
Ekintzetako batzuk baldintzatuta egon dira instalazioaren beraren mugengatik (ikus Michelingo kanpokoa edo trinketea), eta honek bere garapena baldintzatu du. Aitortu beharra dago zenbait instalaziotan hutsuneak antzeman direla martxan jarri ondoren, eta horiek konpondu egin dira edo zuzentzeko bidean daude (ikus areto futboleko Michelingo zelaia).
Baina nire oroimenak huts egiten ez badit, gogoratzen dut batzorde informatiboetan eta zenbait gutunen bidez hitz egin dugula gai hauen inguruan eta beti eman diegula zure ardurei erantzuna. Kasu honetan, nahi izan bazenu edo oraindik ere nahi baduzu, Loidi Barreneko frontoi berriaren inguruan egin dezakegu baita ere, izan ere, Kiroletako saila herritar guztien zerbitzura baitago, baita zurera ere.
Jesus Zaballos
Udaleko Gazteria eta Festak saileko zinegotzia