19_Inauteriak herriko kaleak alaitu zituen

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 21a

Momo Jainkoa Lasarte-Orian da jada, inauterien iragarle. Ohi bezala, ostegun gizenean, Musika Eskolako kontzertu bufoak eman zien hasiera Lasarte-Orian Inauteriei.
Ostiralean, umeak izan ziren festarako deiari erantzun ziotenak, Landaberri ikastolan eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxean antolatu zituzten jaialdietan. Sasoeta-Zumaburura zirkoa iritsi zen; Landaberrin, berriz, lau kontinenteetako biztanleak eta Euskal Inauterietako pertsonaiak izan ziren protagonistak..
Hurrengo egunean berriz, haur nahiz helduen mozorro, parodia eta musika emanaldi mordoek koloretuko zituzten kaleak, ordu txikiak arte.
Eta arratsaldean, konpartsen desfilea izan genuen. 350 pertsonatik gora batu ziren Lasarte-Oriako kaleetarik zehar dantza eta emanaldi desberdinak burutuaz. Ttakun Elkartea lehen aldiz animatu zen helduen desfilean parte hartzen, zirku erraldoiarekin.
Gauean ere giro ezin hobea egon zen taberna eta kaleetan, baita Okendo plazako disko-festan ere.
Era berean, urtero legez, Euskal Inauterien konpartsak bere jantzi koloretsu eta doinu alaiekin igande eguerdi eta arratsaldean kaleak girotu zituen eta Hartza erretzean bukaera eman zion gure herrian mozorro festari.