Jazza eta bossa nova ederra

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 23a

Gazteria eta festak sailak eta Xpression kultur elkarteak Manuel Lekuona kultur etxeako kafetegian antolatzen dituzten kontzertuetan, rocka, reggaea edo popa entzuteko aukera izan dute lasarteoriatarrek. Aste honetako emanaldian, jazza eta bossa nova izan ziren nagusi Anna Valentina trioren eskutik.
Ordu beteko saioan musika joera hauetako doinuak eskaini zituen hirukoteak era minimalista batean, ahotsa, gitarra eta baxua.
Kafetegian bildu zen herritar taldeak ederki gozatu zuen abestien erritmo lasai eta doinu ederrekin. •