Otsailaren 11ean Gaixotasun Neurologikoen Espainiako Fundazioak FEEN sariak banatu zituen Madrilen. Sarituetako bat Martin Berasategi sukaldaria dugu.
Berasategik garunarentzako elikadura osasuntsuaren alde egindako lanarengatik jaso du fundazioak Hezkuntza eta Dibulgazio sailean ematen duen saria. Hain zuzen ere, No te comas el coco liburuan egindako lana saritu dute.
Donostiako Quiron klinikako Gurutz Linazasoro neurologoarekin batera egin zuen lanean gaixotasun neurologikoen ondorio anitzak arintzeko elikagaiak eta sukaldeko ohiturak jartzen ditu erien eskura. Eta, era berean, garunaren osasuna hobetzeko oinarriko elikagaiekin, hala nola, barazkiak, frutak edo arraina, osatutako 55 errezeta erakuste ditu liburuan. •