Helduentzako igeriketa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 23a

Martxoaren 9tik apirilaren 29ra, helduentzako igeriketa ikastaroa eskainiko dute udal kiroldegian. Astean hiru saio izango dira (astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan), 19:10etatik 20:30etara. Izena emateko azken eguna martxoaren 6a da. Ikastaroak 100,40 euro balio ditu eta kiroldegiko bazkide direnentzat 55,80 euro. Informazio gehiago nahi izanez gero kiroldegiko bulegora hurbildu behar duzue edo 943-376182 telefonora deituaz eska dezakezue. •