Inauteriak herriko kaleak alaitu zituen

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 23a

Ostegun gizenean, Musika Eskolako kontzertu bufoak eman zien hasiera Lasarte-Orian Inauteriei.
Ostiralean, etxeko txikien txanda izan zen ikastola desberdinetan. Sasoeta-Zumaburura zirkoa iritsi zen; Landaberrin, berriz, lau kontinenteetako biztanleak eta Euskal Inauterietako pertsonaiak izan ziren protagonistak..
Ijitoak ikusi ahal izan genituen Okendo plazan barbakoa eta guzti, larunbata eguerdian.
Eta arratsaldean, konpartsen desfilea izan genuen. 350 pertsonatik gora batu ziren Lasarte-Oriako kaleetarik zehar dantza eta emanaldi desberdinak burutuaz.
Gauean ere giro ezin hobea egon zen taberna eta kaleetan, baita Okendo plazako disko-festan ere.
Urtero legez, Euskal Inauterien konpartsak bere jantzi koloretsu eta doinu alaiekin igande eguerdi eta arratsaldean kaleak girotu zituen eta Hartza erretzean bukaera eman zion gure herrian mozorro festari.
Hau guztia, zenbaki honetako zentraletan ikusi dezakezue.•