Correoseko kamioi bat eta mikrobus bat erre eta beste kamioi bat kaltetua izan zen otsailaren 24ko gauean Zirkuitu ibilbideko poligonoan sortu zen sutean.
Asteartean, 23:30etan etxebizitzetako bizilagunek poligonoko aparkaleku batetik ke-laino handia ateratzen zela ikusi eta SOS Deiakera deitu zuten.
Donostiako suhiltzaileak eta Ertzaina bertaratu ziren eta sua itzali ostean, sutea nahita sortua izan zen aztertu zuten. Eta lehenengo azterketako datuen arabera, ustekabeko sutea izan zela jakin arazi zuten hurrengo egunean.