25_Larrosak eta urrezko botoak azken txanpan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 25a

Hauteskunde kanpainako azken egunera arte boto eske aritzeko asmoa erakutsi zuten alderdi politikoek. Otsailaren 25an merkatua bisitatu zuten PSE-EEko hainbat kidek, Iñaki Arriola Gipuzkoako hautagai zerrendako lehena buru zutela. Larrosak banatzen aritu zen Arriola, besteak beste Ana Urchueguia alkatea, Jesus Zaballos zinegotzia eta Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentearekin.
Lasarteoriatarrei “aldaketaren mezua” zabaltzera etorri zela esan zuen Arriolak. Langabezia eta ekonomia aipatu zituen EAEko datozen legegintzaldirako erronka gisa, eta udalei “solidaritatea” eskaini zien, krisia dela eta haien diru-sarrerak murriztu direlako.