Otsaileko hirugarren astean, Lasarte-Oriako lorezaintza zerbitzua egin beharreko lanak, taldea eta makineri berria aurkeztu zituen Froilan Elespe Parkean.
Aurkezpenean Udaleko ordezkariak, hala nola, Ana Urchueguia alkatea edo Martin Moreno Zerbitzuetako batzorde burua, zein Cespa enpresako arduradunak egon ziren.
Lasarte-Oriak gune berdeei dagokionez biztanleko 18 m2 ditu, guztira 322.027 m2ak. Alkateak azpimarratu zuenaren arabera, "OMSen gomendioa, 10-15 m2, gainditzen duen zenbakia da hori eta gehienentzat adibide den Gasteizetik gertu dagoena. Eta horregatik, gure herriak dituen gune berdeak mantentzeko 12 lorezain egongo dira lanean hurrengo 6 urteetan, iaz baino bost langile gehiago”. •