Ostadarreko XV. Pala txapelketa hastear da

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 26a

Ostadarrek antolatzen duen XV. pala txapelketako lehenengo partidak asteburu honetan jokatuko dira.
11 bikotek parte hartuko dute aurtengo lehiaketan. Izena eman dutenen artean dira azkenengo bost urtetan txapela irabazi duen bikotea: Iñigo Arluziaga eta Oskar Lazkano eta beraz eureak dira aurten ere irabazle izateko hautagai nagusiak.
Antolatzaileen adierazi digutenez, otsailaren 13an egin zen bileran bikoteak bi multzotan banatu zituzten, 5 bikote batean eta 6 bestean. Bi multzoek ligaxka egingo dute, guztiak guztien aurka eta ostean, talde bakoitzeko lehenengo lauak jarraituko dute lehian. Hauen arteko norgehiagoken arabera aterako dira finalaurrekoetako bikoteak.
Partida guztiak Michelingo frontoian jokatuko dira.•