15 jardunaldiren ostean, bere multzoko 8. tokian bukatu zuen talde lasarteoriatarrak, igoera faserako sailkapenetik urrun. Izan ere, multzo bakoitzeko lehenengo hirurek lortu baitute igoera jokatzeko txartela.
Lehiaketa sistema
Lehenengo liga horretako sailkapena kontuan izanik taldeak bost multzotan banatu dira fase berri honi begira.
Ainhoa taberna A-3 multzoan dago kokatua eta C.D. Internacional, Novamark, Aldapeta Nucleo, Katu kale eta Baskoplastica ditu bigarren txanda honetako lehiakideak.
Bigarren txanda honetako lehenengo jardunaldia asteburu honetan jokatuko da. Bestalde, gizonezko seniorren taldea Novamark taldearen aurka lehiatuko da, larunbata arratsaldean, 16:00etan Udal kiroldegian. •